Arratsalde honetan bertan eman zaio amaiera Serre Chevalierren jokatzekoa zen nazioarteko masterrari. Ostiralean jokatu ziren kanporaketak eta Patxik arazo handirik gabe kateatu zuen bidea. Programan azaltzen zenaren arabera larunbatean landutako bidearen txanda zen, baina arazo klimatikoen ondorioz bertan behera geratu zenproba hori y bistaz jokatu beharreko finala igandera atzeratu zen.
Beste behin ere Patxi sailkapenaren aurreneko postuetan kokatu da podiumeko bigarren eskailerara igoz. Ramon Julian kataluñarraengandik oso hurbil geratu da, baina aurten Ramonek eraman du Serre etxera.
Txapelketekin izan beharreko hurrengo zita Italian izango da, Arco Rockmasterrean, irailaren 6 eta 7 egunetan.
Vercors-en, Pierrot Beache-en hain zuzen ere, eman beharreko azken eguna ondo aprobetxatu du Patxik. Uztailaren 25 eta 26 egunetan Serre Chevalierren jokatuko den eskalada Mundialera habiatu aurretik bere azken kateaketa burutu bistaz. Bidea Erresistance da eta 8b+/c garadua daukan arren, Patxik usted u 8b+ gogrra izando dela.
Gogora dezagun Serre Chevalierren Patxik emaitzak onak izan dituela orain artean. Izan ere 2005 eta 2006 urteetan garaile suertatu zen eta bigarren postua eskuratu zuen 2003, 2004 eta 2007 urteetan.
Patxik kateaketa politak bidaltzen jarraitzen du frantzia aldetik, oraindik Pierrot Beach-en jarraitzen du eta ez zaio bide gehiegi geratuko jadanik. Oraingo honetan 9a bat izan da, Nice to eat you, gaur goizean kateatu du bigarren saialdian. Michael Fuselier frantziarraren atzetik, Patxi da bide hau kateatu duen bigarren eskalatzailea. Bidea Olivier Duteil-ek ekipatu zuen 2006.ean eta 30 metro luze da.