|
2008-(e)ko agostoren 01-(e)an |
 IIturburuko jostaria.pic.rati Anda Patxi Euskal Herrira bueltatu da Europatik eskalatzen emandako hilabetearen ondoren eta Serre Chevalierreko masterrean bigarren egin ostean, asteazkena uztailak 30ean Iturburuko Jostaria bidea kateatu zuen bistaz, Inaki Markok Dimako Benta Txuri sektorean ekipaturiko 8b+-a. Gaur, hilaren lehenbiziko egunean, Nuska katetau du bistaz, Mikel Maesok Baltzolan ekipaturiko bidea. Hasiera batean 8c+ maila eman zitzaion bide honi, baina Patxiren ustetan 8c soilik izan daiteke, baina beste eskalatzaileen uztetan bidea 8c/+ da, eskalada matematika ez denez, guztion artean emango zaio behar duen gradua. |
|
|
2008-(e)ko julioren 27-(e)an |
|
Arratsalde honetan bertan eman zaio amaiera Serre Chevalierren jokatzekoa zen nazioarteko masterrari. Ostiralean jokatu ziren kanporaketak eta Patxik arazo handirik gabe kateatu zuen bidea. Programan azaltzen zenaren arabera larunbatean landutako bidearen txanda zen, baina arazo klimatikoen ondorioz bertan behera geratu zen proba hori y bistaz jokatu beharreko finala igandera atzeratu zen. Beste behin ere Patxi sailkapenaren aurreneko postuetan kokatu da podiumeko bigarren eskailerara igoz. Ramon Julian kataluñarraengandik oso hurbil geratu da, baina aurten Ramonek eraman du Serre etxera. Txapelketekin izan beharreko hurrengo zita Italian izango da, Arco Rockmasterrean, irailaren 6 eta 7 egunetan. Emaitza osoak
|
|
|
2008-(e)ko julioren 23-(e)an |
|
Vercors-en, Pierrot Beache-en hain zuzen ere, eman beharreko azken eguna ondo aprobetxatu du Patxik. Uztailaren 25 eta 26 egunetan Serre Chevalierren jokatuko den eskalada Mundialera habiatu aurretik bere azken kateaketa burutu bistaz. Bidea Erresistance da eta 8b+/c garadua daukan arren, Patxik usted u 8b+ gogrra izando dela. Gogora dezagun Serre Chevalierren Patxik emaitzak onak izan dituela orain artean. Izan ere 2005 eta 2006 urteetan garaile suertatu zen eta bigarren postua eskuratu zuen 2003, 2004 eta 2007 urteetan. Zorterik onena opa diezaiogun. |
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 1 - 11 Guztira: 130 |