Patxiri buruz
Biografia | Biografia |
|
|
|
| 2007-(e)ko eneroren 12-(e)an | |
|
Patxi, Mikel Usobiagaren hitzetan.
Patxi oso pertsona dinamikoa izan da txiki-txikitatik. Gogoan dut bi edo hiru urte zituenean berriz ere itzuli ginela gure tradizio ziren irteera kanpinlari horietara, umeak txiki zirenean alde batera utzi genituen ohitura horietara. Oporrak hondartzan, Galizian, eguno osoa uretan, igerian eta arrantzan ikasi zuen. Beranduago, 8 edo 9 urte zituela piriniotara joaten hasi ginen berriz ere gure ohitura zen mendizaletasuna berrezkuratzeko. Benaskeko bailaren igo zituen bere lehen hirumilakoak eta baita azkenak ere, oraingoz behintzat. Neguan eskiatu eta urteko gainontzeko egunetan mendian ibili, hamar urterekin eskalada ezagutu zuen arte. Telebistan mendi programa bat ikusten genuen eta zur eta lur gelditu zen eskalada ikustean. Orduz geroztik eskaladaz gain ez zen beste jarduerarik egon, izan ere, pilota futbola eta athletismoa bezalako jarduerak ahaztuta geratzen ziren eskaladaren ondorioz. Mendiko jarduera mantentzeko negoziatu beharra zegoen, larunbatetan Etxauri, Atxarte eta Araotzera eskalatzera eta igandetan mendira. Astean zehar polikiroldegira joaten zen etxeko lanak egin ondoren. Garai batean bergarako errokodromora joaten zen, bertan eskalatzaile ugari ezagutu zituen eta asko ikasi zuen haiekin.
Haierako eskalada urte haiek oso barregarriak suertatu ziren, Araotz, Atxarte, Etxauri etb.. bisitatzen genituen. Oso bikote komikoa egiten genuen, nik zinta batez eginiko arnesarekin aseguratzen eta beti, Patxiren bronkak jasotzen, soka gitxi eman edota gehiegi emateagatik, horrela niri ere tokatu zitzaidan guzti hori ikastea eta egia esan parre ederrak egiten genituen beste eskalatzaileekin halako bikotea ginelako. Guzti horrek Patxik hamalau urte eduki arte iraun zuen, garai haietan Bergarako koadrilakin irtetzen hasi baitzen eskalatzera.
Ikasketei begiratzeko orduan, egia esan, ez da samurra izan, askotan errepikatu behar izan genion ikasketen balioa eta azkenik lortu zuen lanbide heziketako modulo bat egitin eta gurekin lanean hastea, baina, urte eta erdi iraun zuen hartan. Azkenean lana laga eta eskalatzaile profesional moduan hasi zen, eta egia esan ez da lan erraza. Bost – zazpi ordu entrenatu, lagunekin irteteko denbora gitxi eta gauza asko alde batera laga beharra. Hala ere, gu pozik gaude berari motibatu eta gustatzen zaion kirolean aritzea lortu baitu, bere babesle eta laguntzen bitartez. |
| < Aurrekoa |
|---|




Benaskeko bailaren igo zituen bere lehen hirumilakoak eta baita azkenak ere, oraingoz behintzat. Neguan eskiatu eta urteko gainontzeko egunetan mendian ibili, hamar urterekin eskalada ezagutu zuen arte. Telebistan mendi programa bat ikusten genuen eta zur eta lur gelditu zen eskalada ikustean. Orduz geroztik eskaladaz gain ez zen beste jarduerarik egon, izan ere, pilota futbola eta athletismoa bezalako jarduerak ahaztuta geratzen ziren eskaladaren ondorioz. Mendiko jarduera mantentzeko negoziatu beharra zegoen, larunbatetan Etxauri, Atxarte eta Araotzera eskalatzera eta igandetan mendira. Astean zehar polikiroldegira joaten zen etxeko lanak egin ondoren. Garai batean bergarako errokodromora joaten zen, bertan eskalatzaile ugari ezagutu zituen eta asko ikasi zuen haiekin. 
