hasiera arrow berriak arrow Patxi Usobiagak Munduko Kopa irabazteko aukera dauka
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
Patxi Usobiagak Munduko Kopa irabazteko aukera dauka PDF Inprimatu E-posta
2007-(e)ko noviembreren 18-(e)an

Image
foto:www.worldcupkranj.com
Egia da bai Kranjen gauzak ez direla hasiera batean espero zen moduan joan. Patxik aurtengo Kopako txapelketetan final guztietarako txartela lortu du denboraldi ederra osatuz, baina azken honetan nahiko behean irrist egin eta ez du aukerarik izan finalerako txartela lortzeko. Une honetan ranking orokorrean bigarren postua zihurtatua dauka, baina oraidik ere badauka irabazteko aukerarik. Guztia Jorg Verhoeven esku dago, Patxik irabazi ez dezan holandarrak igandeko finalean txapela lortu beharko du eta horrela bera izango zen 2007ko Munduko Kopako txapeldun berria Patxik bigarrel postua betez.

Bestetik Ramon Julian ere Finaletik kanpo geratu da eta Kopa irabazteko aukera guztiak galdu ditu ondorioz. Ustekabeko emaitza honek artega utziko gaitu beste egun batez.

Enakumezkoei dagokienez, sorpresa gehiago. Irati Andak beste behin ere eta bosgarren aldiz aurtengo Munduko Kopan finalerako txartela lortu du. Baina sorpresa gehiago ere bada, Angela Eiterrek Koparen alde burruka egiteko aukera guztiak galdu ditu finalera sailaktu ez denean, ondorioz Maja Vidmar da aurtengo Munduko Kopako txapelduna oraindik finalak jokatzeke daudela.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >