hasiera arrow berriak arrow “Psicoblock: Ur sakonetako bakardadea” dokumentala Barcelona Visual Sound jaialdian
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
“Psicoblock: Ur sakonetako bakardadea” dokumentala Barcelona Visual Sound jaialdian PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko eneroren 23-(e)an

Ikus-entzunezkoa lehiaketako mendia, natura eta abentura sailean sailkatu da.

Patxi Usobiagak, Irati Andak eta Miquel Rierak Psickoblockean izandako esperientziak otsailaren 19tik 29ra bitartean
“Barcelona Visual Sound”gazteek sortutako ikus-entzunezkoen jaialdian izango da ikusgai. 25 minutuko iraupena duen dokumentala mendia, natura eta abentura sailean parte harzteko aukeratu dute. Durangoko liburu eta disko azokan estreinatutako ikus-entzunezkoan Patxi Usobiaga (Munduko Kopako irabazlea 2006an eta 2007an), Irati Anda (Munduko Kopan bosgarrena) eta Miquel Riera Psicoblockaren sortzailea dira protagonista. Emozioz betetako ordu erdian irudi ikusgarriak eta hiru eskalatzaileon elkarrizketak uztartzen dira. Dokumentala otsailaren 23an Bartzelonako Gazte Elkarteen Etxean ikusteko aukera izango da.

Jatorria.katuoinak.tv

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >