| Patxi Usobiagak 2008.ko aurkezpena egin berri du |
|
|
|
| 2008-(e)ko junioren 11-(e)an | |
|
Portalea, Eibar 2008-06-11 Munduko Kopa 2008 ekaineko azken asteburuan jarriko da martxan Txinan, Quinghai probintziako hiriburuan. Zazpi probek osatuko dute Munduko Kopa, eta haietan eskalatzaile bakoitzak lortutako 6 emaitzarik onenak hartuko dira kontuan azken sailkapena erabakitzeko. Hark esanak:“Azkenean heldu da Munduko Kopa hasteko garaia. Bazen garaia! Amorratzen nengoen hasteko, urtarrilaz geroztik gogor entrenatzen ari bainaiz horri begira, eta luze egin da itxaronaldia” “Denboraldia oso bildua izango da aurten, IFSC nazioarteko eskalada federazioak hala egin du aurten, eta datorren urtean oraindik ere gehiago estutuko du lehiaketa epea: 2009an irailetik azarora bitartean egingo dira lehiaketak. Entrenamendu plangintzan aldaketak eginaraziko dizkit horrek: denboraldia aurtengo abenduan amaitu beharrean datorren urteko udaberrira arte luzatuko dut, gero deskantsua hartu, eta udan hasi entrenatzen”
“Bi puntu daude aurten lehiaketari begira nabarmentzeko. Batetik lehen sailkapen probak, final laurdenak, flash eran eskalatuko direla (orain ate ez bezala beste eskalatzaileek bidea nola eskalatzen duten ikusi ahal izango dugu, guk eskalatu aurretik). Bestetik, bidea eskalatzeko denbora erdira murriztu dute, 8 minutuko topea izango dugu bidea osatzen saiatzeko; azkartasunaren alde egiten da hala, eta egia esan nire ezaugarrientzat hori ez da ona, niri bidean eroso eta lasai sentitzea gustatzen zait, zenbat eta denbora gehiago egon hobe, erresistentziako eskalatzailea naiz, maratoilari baten pare, baina maratoi-erdia jarri digute, edozertarako prest egon behar da, eta entrenamenduak ere hartara bideratu ditut” “Innsbruck-era (Austria) noa 10 egunetarako, Txinara bidaiatu aurreko azken entrenamenduak egiteko. Kalitateko entrenamenduak egingo ditut han, eta besteren artean Munduko Kopan izaten direnen tankerako bideetan denborak hartu” “Txinatik bueltan ere Austrian, Frantzian, Suitzan… geratuko naiz entrenatzen, gero Munduko Kopako probak jokatuko direneko rokodromoak ezagutzen eta haien ezaugarriak barneratzen. Inguru haietako eskalatzaile askok egiten duten zerbait da, guk hain eskura eztaukaguna, baina aurten egingo dudana” “Lehiaketa hastear egoteak asko motibatzen nau. Saltsan egotea da gehien gustatzen zaidana, beraz gustura nago orain, festa hastera doa!” Aitor Elduaien |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




