| Hurrengoa Chamonixen |
|
|
|
| 2008-(e)ko julioren 03-(e)an | |
|
Uztailaren 12 eta 13 egunetan Munduko Kopako bigarren proba jokatuko da Frantzikao Chamonix herrian. Mediartean kokatuta egonik, oso proba herrikoia izaten da Chamonixekoa, mendizale eta eskalatzaile ugari biltzen baita bertan. Parte hartzeari dagokienez oso ugaria izaten da eta lehiakideen artean probarik gustokoenetakoa da.
Patxi Usobiaga, Txinan meritu handiz lortutako 4. postuaren ostean, Austrian dago proba honetarako beharrezko prestaketa burutzen. Gogora dezagun Chamonixek balio berezia duela Patxirentzako, izan ere 2003. urtean munduko azpitxapeldun titulua eskuratu zuen bertan lehenbiziko aldiz eta emaitza honek bere kirol karrera profesionala bultzatu zuen nazioarteko zirkuiturantz. |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





