hasiera arrow berriak arrow Chamonix: Final-aurrekoetan sartuta eta sentsazio onak
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
Chamonix: Final-aurrekoetan sartuta eta sentsazio onak PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko julioren 12-(e)an

Zailtasun eskaladako Munduko Kopako bigarren proba (seitik) Chamonixen (Frantzia). Patxi Usobiagak erraz gainditu du sailkapen proba gaur goizean top eginda, osatu beharreko bidea erabat kateatuta. Bi bidetan egin dira sailkapen saioak: lehen bidean 10 lagunek egin dute top, eta bigarren bidean 6k. Patxi bigarrenean aritu da.


Eguraldi euritsua dute Chamonixen, eta nahiz rokodromoa estali gabeko gune batean dagoen bideak ez dira busti. Euslekuak hezetu dira ordea, eta arazo dezente sorrarazi dizkie eskalatzaileei. Faborito guztiak sailkatu dira halere final-aurrekoetarako.
Bihar goizean egingo dira final-aurrekoak, eta finala, berriz, 20:00etan hasiko da.
Jarraitu emaitzak

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >