| Chamonix finalik gabe |
|
|
|
| 2008-(e)ko julioren 13-(e)an | |
|
Goizeko lehenbiziko orduektatik euriaren mehatxuaren pean izan da Chamonixeko finalerdia, dena den, azkenik inolako arazorik gabe eman zaio hasiera txapelketari. Mundu osoko hogeita zortzi parte hartzaile ziren gaur goizean jarritako bideari aurre egiteko prest.
Patxi Usobiaga parte hartzaileen artean azkenetarikoa zen lehiatzen. Bidearen hasieran erritmo onez eta indartsu somatzen zen bere jarduna. Tanalez bidea osatzen zuten formetako batean trabatu egin da eta ez du finalera sailkatzeko behar beste eskalatzea lortu.
Arin eta zailtasun handiagoak gainditzeko sentipenak izan arren txapelketak ez du lekurik uzten akatsik egiteko. Patxik 13. postua lortu du gaurko txapelketan.
Hurrengoetarako gogor ekiteko indarrik ez da faltako seguru. Gogora dezagun Bernakoa (Suitza) dela Munduko Koparekin dugun hurrengo zita irailaren 12 eta 13 egunetan. Dena den aurretik eskalada munduko bi master herrikoienak jokatuko dira: Serre Chevalier (25/26-07-08) eta Arco (06/07-09-08). Gora begira ez dago mugarik.
|
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




