hasiera arrow berriak arrow Home Sweet Home 8c/8c+ bistaz Pierrot Beach-en
advertisement.png, 0 kB
Advertisement
Home Sweet Home 8c/8c+ bistaz Pierrot Beach-en PDF Inprimatu E-posta
2008-(e)ko julioren 20-(e)an

 Argazkiak

Eta Suitzatik Frantziara, baina eskalatzen eta disfrutatzen jarraitzea da kontua. Oraingo honetan Frantziako Pierrot Beach eskolan izan da. Eguna beroketa apur batekin hasi da, 7b+ eta 7c+ vatus katetauz, hortik aurrera Patxik erritmoa hartu dio eskolari.

 

Eguneko lehen erronka gisa Fatal Mambo izeneko 8c bati egin dio aurre eta bistaz kateatzetik oso oso hurbil geratu da, baina ezin izan du. Eguneko bigarren saialdia 8b+ graduaz proposaturiko bide batentzako izan da, bistaz saiatu da Patxi erronka honekin, baina katera iritsi eta soka katetik pasatzer zegoela hanka bat hautsi eta ezin izan du erorketa ekidin. Amorrua nagusitu zaio, baina ez omen du ohiu gehiegi egin.

 

Amorrua pixka bat baretu denean, bistaz eskalatzen jarraitzeko unea izan da. Kasu honetan Home sweet home izan da probatu duen bidea, 8c/+ graduazioa duena. Oraingo honetan bai! Patxik bidea kateatu du. Argi dago pixkanaka 8c graduko bideak bistaz egitea menperatuz doala.

 

Azkenburu moduan beste 8b+ bat probatu du bistaz, baina eskua azken heldulekuari bota eta ez du hartu, punteria txarra.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >