|
Nuska 8c bistaz Patxi Usobiagarentzat |
|
|
|
|
2008-(e)ko agostoren 01-(e)an |
 IIturburuko jostaria.pic.rati Anda Patxi Euskal Herrira bueltatu da Europatik eskalatzen emandako hilabetearen ondoren eta Serre Chevalierreko masterrean bigarren egin ostean, asteazkena uztailak 30ean Iturburuko Jostaria bidea kateatu zuen bistaz, Inaki Markok Dimako Benta Txuri sektorean ekipaturiko 8b+-a. Gaur, hilaren lehenbiziko egunean, Nuska katetau du bistaz, Mikel Maesok Baltzolan ekipaturiko bidea. Hasiera batean 8c+ maila eman zitzaion bide honi, baina Patxiren ustetan 8c soilik izan daiteke, baina beste eskalatzaileen uztetan bidea 8c/+ da, eskalada matematika ez denez, guztion artean emango zaio behar duen gradua.
|